Gizartea

Oso larri dago langile bat, Igantzin kamioi bat gainera erori ondoren

Igantzin izan da ezbeharra. Hondeatzeko makina baten barruan zegoen behargina. Trafiko ilara handia sortu da.

2008ko apirilaren 30a
16:02
Entzun
Hondeatzeko makinako langile bati kamioi bat gainera erori zaio gaur 8:45ean Igantzin (Nafarroa) eta oso larri dago, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Kamioia Iruñea-Behobia N-121-A errepidetik irten ondoren 30 metro behera erori da eta hondeatzeko makina zapaldu du. Barruan zegoen behargina.

Suhiltzaileek langilea erreskatu dute. Segituan Iruñeko erietxe batera eraman dute, helikopteroan. Kamioiko gidaria, berriz, Irungo (Gipuzkoa) erietxera eraman dute, baina ez ditu zauri larriak.

Istripua dela-eta, bi kilometroko trafiko ilara dago han oraindik (10:30).

Añorben (Nafarroa) ere izan da lan istripua. 42 urteko gizonezko bati garabi batetik pieza erori zaio burura, 8:53 zirela, eta kolpe handia hartu du. Larri dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.