OSPITALEKO MURRIZKETEN KONTRA
Gurutzetako Ospitalean (Barakaldo, Bizkaia) murrizketak egiten hasi direla salatu zuten atzo langileek, ELAk deiturik. Haien arabera, Osakidetzak agindu du hainbat lanpostutan ordezkapenik ez egiteko, gastuak aurrezteko. Langileek diote lan karga handitzen ari dela etengabe, ez dagoelako behar adina langile. Gurutzetako Ospitalean asteazkenero elkarretaratuko dira; ELAk ez ezik, erietxean ordezkariak dituzten gainerako sindikatuek ere deitu dute protestara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu