Frantziako Poliziak ostegunean atxilotu zituen Alejandro Zobaran, Iban Saez de Jauregi, Urko Labaka eta Mikel Orozkartzelara bidali zituen epaileak, astelehen gauerdian deklarazioa hartu ondoren. La Sante kartzelara eraman zituzten lehen biak, eta Fresnesera beste biak.
Gatazka konpontzeko apustua mahai gainean dagoela ohartarazi du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak atxiloketen aurrean. AAMk dio hainbat eragilek konpromisoak hartu dituztela bide horretan, tartean ETAk. Espainiako eta Frantziako gobernuei ere urratsak egiteko deia egin die, besteak beste, atxiloketak geldituz.
Ostegunean Frantzian atxilotu zituzten laurak espetxera bidali dituzte
Zobaran eta Saez de Jauregi La Santeko presondegian sartu dituzte, eta Labaka eta Oroz Fresnesekoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu