GENERO INDARKERIA

Osteguneko hilketa salatzeko, elkarretaratzea egin dute Gasteizen

Eguerdian batu dira, eta 19:00etan elkartu dira Iruñean.

Jendea batu zen larunbatean, Gasteizen, hilketa gaitzesteko. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko apirilaren 7a
10:33
Entzun

Ostegunean hil zuten emakumearen hilketa salatzeko, 12:00etan elkartu dira Plaza Berrian, eta, besteak beste, Emakundeko zuzendari Izaskun Landaida izan da bertan.

Protesta emakumea hil eta bost egunera egin izanak eragindako kritiken inguruan galdetu diote Landaidari. Nabarmendu du genero indarkeria salatzea dela garrantzitsua, eta, azaldu duenez, pentsatu zuten "egokiena" elkarretaratzea gaur egitea zela.

Iruñean ere egin dute protesta, Astelehen Lilak eta Astearteak Eguzkitan plataformek deituta, Gazteluko plazan.

Ostegunean hil zuten Gasteizen 29 urteko emakume bat. Larunbatean espetxeratu zuten haren bikotekidea, andrea hil izana egotzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.