Ostiral Santuko Akordioen aurreko hilketak ez ikertzeko proposamena kritikatu dute

John Larkin Irlanda Iparraldeko fiskal nagusiak proposatu du Ostiral Santuko Akordioen aurreko hilketak ez ikertzea. "Traizioa" litzateke hori, AI Amnesty Internationalen ustez. Devid Cameron Erresuma Batuko lehen ministroarentzat "iritzi pertsonala" besterik ez da, baina "arriskutsua" litzateke gertatutakoa ez ikertzea.

2013ko azaroaren 21a
13:55
Entzun

Larkinek proposatu du 1998an Ostiral Santuko Akordioak izenpetu aurretik gertatutako hilketen ikerketak bertan behera uztea, uste baitu hilketa horien egileak zigortuak izateko aukerak gero eta urriagoak direla. Proposamen horrek, ordea, kritika asko eragin ditu Belfasten, Dubrimen eta Erresuma Batuan.

"Irlanda iparraldean indarkeria politikoaren hiru hamarkadetan zehar alde guztiek egindako giza eskubideen urraketei amnistia ematea eragingo luke Larkinen eskaerak", azaldu du John Dalhuisen AIko Europa eta Asia erdialdeko zuzendariak.

Haren ustez, giza eskubideei "zaplaztekoa" ematea izango litzateke Larkinek proposatutakoa, "zigorgabetasuna betikotu" egingo lukeelakoan.

Londresen kritikak

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa ere Larkinen proposamenaren kontra azaldu da, eta "zuzenbide estatua" ezartzen jarraitzearen alde egin du. "Nahiko arriskutsua da pentsatzea ikerketari oztoporen bat jar dakiokeela". Enda Kenny Irlandako lehen minsitroak, berriz, uste du aurrera ateraz gero onartzea "gogorra" litzatekeela biktimentzat eta senideentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.