Beren burua ezkerrekotzat eta abertzaletzat aurkeztu zuten jende talde batek antolatuta, konponbidearen aldeko manifestazioa egingo da ostiralean Bilbon, "Konponbidea gure esku. Lau herrialdeetarako autonomia eta erabakitze eskubidea lelo hartuta. Hain zuzen ere, manifestazio horretan parte hartzeko deia egin du gaur gizarte eta kultura arloko hainbat ekimenetan parte hartzen duten bilbotarrek.
Manifestazioa 12:00etan abiatuko da Plaza Eliptikotik eta udaletxe atariraino joango da. Ostirala Aste Nagusiko egun handia da, udaletxean banderak jartzen dituztena. Hori dela eta, Espainiakoa ez jartzeko deia egin diote Iñaki Azkuna alkateari.
Politika
Ostiralean Bilbon konponbidearen aldeko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute
Aste Nagusiko egun handia da ostirala, udaletxean banderak jartzen dituzten eguna. Espainiakoa ez dezala jarri eskatu diote Iñaki Azkuna alkateari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu