Atxiloketak

Ostiralean Bizkaian atxilotutako lau lagunetatik hiru espetxera, eta bestea kalera

ETArekin zerikusia zutelakoan Ertzaintzak ostiralean Bizkaian atxilotutako lau lagunetatik hiru —Gorka Martinez, Ziortza Fernandez eta Aitor Herrera— espetxean sartzeko agindua eman du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Andreuk. Ostera, laugarrena —Aritza Ferrero— libre utzi du, kargurik gabe.

2003ko irailaren 9a
16:03
Entzun
Gaur goizean deklaratu dute ostiralean Ertzaitnzak atxilotutako lau lagun horiek Espainiako Auzitegi Nazionalean. Gorka Martinezek uko egin dio epailearen aurrean adierazpenik egiteari.

Atxilotu zituztenean, operazio horren bidez ETAren Bizkaiko egitiura desegiten ari zirela adierazi zuen Javier Balza Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak. Hain zuzen ere, Gorka Martinez Bizkaia komandoaren koordinatzailea zela esan zuen, eta hark Galdakaon zuen loja batean, lehergaiak, zenbait arma eta matrikula faltsuak atzeman zituztela. Gainerako atxilotuek ETArekin harremanik zutenetz eta izatekotan zenbaiterainokoa ez zuen argitu.

Efeagentziak zabaldutako informazioaren arabera, Iruñeko Maisonnave Hotelaren aurkako eta Santardeko aireportuko atentatuekin zerikusia izatea egotzi dio Andreu epaileak Aitor Herrerari.

Ostiralean atxilotu zituztenetik gaur arte inkomunikatuta egon dira lau lagun horiek, Legedi Antiterrorista ezarrita.

Igandean, berriz, beste bi lagun atxilotu zituen Ertzaintzak operazio beraren barruan: Roberto Saiz eta Ana Lopezek osatutako bikotea, Portugaleten. Atzo jakin zen, bi lagun horiek ospitalera eraman behar izan zituztela ertzainekondoezik zeudelako.

Gertakari horien guztien inguran kezka agetu dute Askatasunak eta LAB sindikatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.