Gaur arratsaldeko ordu bata aldera aurkitu dute Azagran (Narfarroa) Joaquin Borque, pasa den ostiralean desagertutako Castejongo gizona, Ebro ibaiaren inguruan. Iturri ofizialen arabera, non zegoen ez zekiela aurkitu dute Borque.Ondorioz, Azagrako osasun etxera eraman dute osasun azterketa egin diezaioten.
Joaquin Borque 74 urteko castejondarra pasa den ostiralean desagertu zen, bere emaztea Andosillako zaharren etxean bisitatu ostean. Berez, Castejonera bueltzatzeko autobusa hartu behar zuen arren, ez zen etxera itzuli. Ondorioz, familiak gizonaren desagerketa salatu zuen. Foruzaingoa, Guardia Zibila eta Gurutze Gorria Borqueren bila jardun da ostiraletik atzo arte Andosilla eta Calahorra (Errioxa, Espainia) inguruan. Inolako aztarnarik aurkitzen ez zutenez bertan behera utzi zituztenbilatze lanak.
Gizartea
Ostiralean desagertu zen Castejongo gizona bizirik aurkitu dute Azagran
Joaquin Borqueren bilaketa lanak atzo bertan behera utzi zituen Foruzaingoak arrasto faltagatik. Gaur aurkitu dute Azagran, non zegoen ez zekiela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu