hezkuntza

Ostiralean estreinatuko dute eskola txikien dokumentala, Tolosan

Eskola Txikietako Gurasoen Koordinakundeak 'Eskola bizia, herri bizia' lana egin du. Igandean Larraulen ikusi ahalko da, eskola txikien festan. Trailerra ikusgai dago. [YouTube]http://youtu.be/_Vs7i1v0VWo[/YouTube]

2012ko maiatzaren 29a
16:15
Entzun

Ostiralean estreinatuko dute Eskola Txikietako Gurasoen Koordinakundeak sortu duen Eskola bizia, herri bizia dokumentala. Tolosan (Gipuzkoa) izango da estreinaldia, Leidor zinema aretoan, 19:00etan. Igandean ere ikusi ahal izango da lana Larraulen, eskola txikien festan, 11:00etan eta 16:00etan. Trailerra ikusgai, hemen.

Dokumental horrek 8 eta 11 urte bitarteko ikastalde baten hiru hilabeteko jarraipena egiten du. Bertan, Gipuzkoako hainbat herri eta auzotako irakasle, guraso eta udal ordezkarien bizipen, amets eta gogoetak jasotzen dira.

Gipuzkoako eskola txikien festak 25 urte bete ditu aurten, eta hori dela eta, hainbat berezitasun prestatu dituzte.

Urtero moduan guraso elkarteak antolatu du jaia; hala ere, aurtengo helburua festa "eskola txikien oinarri diren" hiru eragileen isla izatea nahi dute. Horregatik, protagonistak gurasoak, irakasleak eta udalak izango direla azaldu dute.

Egitarauari dagokionean, askotariko jarduerak prestatu dituzte, 10:00etatik aurrera: pailazoak, haurrentzako jokoak, erakusketak eta musika izango dira, besteak beste. Festarako bertso bat ere sortu dute aurten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.