GAZTE BURUTAKZIO TOPAKETAK

Ostiralean hasiko dira Ernaik eta Aitzinak antolatutako gazte topaketak

Nafarroako Gobernuak Altsasuko Udalari eskola ez uzteko eskatu ostean hartu dute erabakia. Jarduera politikoa dela eta baimenak ez duela araudia betetzen dio gobernuak. 

Ernai eta Aitzinako kideak, topaketen kartela eskuan dutela. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
2014ko apirilaren 17a
10:24
Entzun

Zelandi eskola publikoaren eta musika eskolaren gelak erabiliko dituzte topaketetan. Nafarroako Gobernuak Altsasuko Udalari eskatu dio eraikin horiek ez uzteko, topaketak Ernaik eta Aitzinak antolatu dituztelako eta, beraz, helburu politikoak dituzten topaketak direlako. Horrek, Nafarroako Gobernuaren esanetan, urratu egiten du hezkuntza eraikinak uzteko araudia.

Eskaeran, gobernuak aitortu du eskolen eraikinak udalenak direla, baina ohartarazi du Hezkuntza Sistemaren Antolaketa Legeak eta 2/1995 foru dekretuak ezartzen dituela eraikin horiek utzi eta erabiltzeko baldintzak. Araudi horrek dio hezkuntza administrazioari dagokiola ezartzea eskolen erabilera "eskola orduetatik kanpo, hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte jardueretarako".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.