Egoera zailean zegoen Nobel sariak ematen dituen batzordea, atzo jakin ostean Medikuntza Nobel saria jaso duen zientzialarietako bat ostiralean hil zela. Sarien araudiaren arabera, ezin da hildakorik saritu. Azkenean, ordea, batzordeak Ralph Steinman kanadiarra saritzea erabaki du, ostiralean hil zen arren.
Atzo eman zioten Medikuntzaren arloko saria Steinmani, Jules Hoffmann eta Bruce Beutlerrekin batera, immunologian egindako lanagatik.