Ostiral goizaldean atera zen 49 urteko gizonezkoa, Usurbilgo Oria ibaira, bere familiak jakinarazi duenez, anguletara. Atzo arratsaldean agertzen ez zela ikusita Ertzaintzari abisu eman zioten. Berehala hasi ziren bila, baina arrastorik topatu gabe utzi zioten lanari atzo. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gaur goizean topatu dute, hilotz.
Ertzaintza ez ezik, Gurutze Gorria, DYA eta herritarrak ere bilaketa lanetan ibili dira atzoz geroztik. Hain justu, herritar talde batek topatu du gorpua.