Euroagindua

Ostiralera arte atzeratu du Paueko Auzitegiak Arbuluren euroaginduari buruzko erabakia

Ibon Arbulu Batasuneko mahaikide ohiaren aurka Espainiako Auzitegi Nazionalak eskatutako euroagindua onartzen duen edo ez gaur erabaki behar zuen Paueko epaitegiak, baina, azkenean, datorren ostiralera arte, martxoaren 4a arte, atzeratu du auzia. Egun berean, Garikoitz Mujika 'Haika-Segi auzian' auzipetutako euroaginduari buruzko erabakia hartuko du.

2005eko martxoaren 1a
19:12
Entzun
Arbulu urtarrilaren 28an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Araitz Zubimendi eta Unai Berostegietarekin batera. Zubimendiren eta Berostegietaren kasuan euroagindua ontzat eman zuen Paueko epaitegiak, eta, beraz, bi euskal herritar horiek Espainiako Jusitiziaren esku lagatzea erabaki. Arbuluren kasuan, informazio gehiago eskatu zuen.

Hain zuzen ere, 2004ko irailaren 22ko txosten bati buruzko informazioa zabaltzeko eskatu zion Paueko Auzitegiak Espainiako Justiziari. Atzo arteko epea zuten informazio horren emateko.

Garikoitz Mujika, berriz, otsailaren 17an atxilotu zuten Ziburun (Lapurdi). 'Haika-Segi auzian' auzipetuta dago, eta haren kontra ere euroagindua luzatu du Espainiako Justiziak.

Datorren ostiralean Arbuluren eta Mujikaren epaiketara joateko autobus bat antolatu du Baionatik Askatasunak. Goizeko zazpietan abiatuko da Saint Andre plazatik. Joan nahi duenak Xilko ostatuan eman behar du izena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.