Idahoko (AEB) KTVB telebista kateko albistegietan Martxelo Otamendiri AEBetara joateko baimena ukatu izanaz erreportaia egin dute. Jaialdi 2010 egiten ari dira egunotan Boise hiriburuan, hau da, AEBetako euskal diasporak 5 urtean behin egiten duen astebeteko festa handia. Hara joateko asmoa zuen Otamendi BERRIAko zuzendariak, 2000. urtean Euskaldunon Egunkaria-n egin zuen bezala, hango albiste BERRIAn emateko. AEBetako Estatu Departamenduak, ordea, ukatu egin dio herrialdean sartzeko baimena "soslai berezia" duela eta horrelakoak aztertzeko denbora gehiago behar duela argudiatuta. Jaialdi 2010era ezin joanda geratu da, beraz, Otamendi.
Horren berri ematen du KTVB telebistako erreportaiak, eta, besteak beste, Dave Bieterek auziari buruz egindako adierazpenak jaso dituzte.
Debekua
Otamendiri AEBetan sartzea ukatu diotela-eta erreportaia egin du Idahoko KTVB telebistak
BERRIAko zuzendariari gertatutakoa azaltzeaz gain, Dave Bieter Boiseko alkatearekin hitzegin dute auziaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu