Suitzako banku batean, Javier Otanoren etaTeresa Arcosen izenean zegoen kontu korronte batean azaldu ziren 1,05 milioi euro nondik etorri ziren eta nora joan ziren aztertzeko batzorde berezia eratu zuen Nafarroako Legebiltzarrak.
Gaur Otano eta bere emazteak deklaratuko dute. Otanok goizean deklaratu du, baina, ez du ezer esan komunikabideen aurrean. Esan duen bakarra zera da, bere agerraldia prentsarentzat irekia izatea nahiago lukeela berak.
otano auzia
Otanok gaur deklaratu du Nafarroako Parlamentuko batzordean
'Otano auzia' aztertzen ari den Nafarroako Parlamentuko batzordean Nafarroako lehendakari ohi Javier Otano izan da gaur deklaratzen, baina prentsa han zegoen bitartean ez du ezer esan. Bere emazte Teresa Arcos ere gaur da deklaratzekoa; eta 8an Gabriel Urralburu lehendakari ohia, Antonio Aragon kontseilari ohia eta Agustin Guardia Palau abokatua. Balda eta Romeo ez dituzte deituko deklaratzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu