Otaola alkateak Lizartzako bizilagun baten kontra abiatutako auzia Auzitegi Nazionalera

2007ko irailaren 14a
15:52
Entzun
Regina Otaola PPko alkateak Lizartzako (Gipuzkoa) bizilagun baten aurka mehatxuengatik aurkeztutako salaketa Espainiako Auzitegi Nazionalera eramatea onartu du Tolosako Epaitegiak. Askatasunak eman du albiste horren berri, eta "terrorismoa egon daitekeela" argudiatu bide du epaitegiak erabaki hori hartzeko.

Irailaren 6an, festak hasi ziren egunean, istiluak izan ziren Lizartzan. Izan ere, udaletxeko balkoian Espainiako bandera ezartzea erabaki zuen alkateak, herritarren protesten artean. Haietako hiruren aurka salaketa jarri zuen Otaolak, mehatxatu egin zutela iritzita.

Joan den astelehenean Pello Olanoren kontrako epaiketa egitekoa zen Tolosako epaitegian, baina fiskalak eta akusazio partikularrak auzia Auzitegi Nazionalaren esku uzteko eskatu zuten, "terrorismo delitua" egon zitekeela eta. Askatasunak agertu duenez, epaimahaiak onartu egin du eskaera.

Espainiako Justiziak EAE-ANVren zerrenda baliogabetu zuela-eta, PP izan zen Lizartzan hautagaitza aurkeztu zuen alderdi bakarra. 27 botorekin eskuratu zuen alkatetza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.