Arnaldo Otegik berak jarri zuen albistea Twitterren:
Gaur ordu bat etxean 4 urte eta gero. Una hora en casa, después de 4 años. pic.twitter.com/4dC65g8hUu
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) April 6, 2014
09:30ak inguruan heldu zen Otegi Elgoibarrera (Gipuzkoa), lagun eta senideekin egoteko. Kristal beltzak zituen furgoneta batean eraman zuten atariraino Sorturen idazkari nagusia, eta 10:45 inguruan eraman zuten bueltan.
Espetxeko iturriek jakinarazi zutenez, ostiralean, 17:25ean, eraman zuten Logroñoko kartzelatik Zaballako (Araba) espetxera, Guardia Zibilak zainduta. Handik Elgoibarrera eramatea aurreikusten zuten, Ertzaintzaren esku utzita, bere amaginarrebaren hileta-elizkizunetara joan zedin, baina azkenean ez zuten eraman.