Politika

Otegi: “Gure botoak nahi baditu esan dezala EAJk gurekin eseri eta negoziatzeko prest dagoela”

Arnaldo Otegi Batasuneko eta SAko bozeramaileak dei egin dio gaur EAJko EBBri "gatazka gainditzeko balioagarria izango den akordio bat" negoziatzera jartzeko eta SAren botoekin espekulatzeari uzteko. "Gure bozkak nahi badituzte esan dezatela jendaurrean gurekin eseri eta negoziatuko dutela", esan du Otegik gaur arratsaldean Donostian eskainitako prentsaurrekoan.

2004ko irailaren 1a
17:54
Entzun
Horren haritik, Batasunak Estatutu Proposamenaren hitzaurrearen inguruan akordio baterako proposamena egina duela eta beste alderdien erantzunaren zain dagoela gogoratu du.

Halaber, Otegik nabarmendu du gatazka gainditzeko prozesuan ezin dela planik egin inoren kontra, baizik eta “denen artean”. Ibarretxeri eta EAJri, aldiz, Ibarretxe plana ezker abertzalea eta PSE-EEren kontra erabiltzealeporatu die.

Igandean, manifestazioa Donostian

Datorren igandean, bestalde, Erabakia geurea, herriari galdetu. Autodeterminazioa izenburuko manifestazioa antolatu dutela Donostian jakinarazi du Batasunak. Manifestazioa Bulebarretik abiatuko da 13:30etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.