Elkarrizketaren bidez gatazka konpentzeko une egokia dela iritzi dio Otegik, eta horixe egiten hasteko deia egin die politikariei, gaur ETB2ko El Punto saioan egin dioten elkarrizketan.
Orain, "estatus politikoa" aldatzeko proposamen ugari daudela gogorarazi du, eta bere ustez, horrek "aldaketa beharra" erakusten du.
Batasunako bozeramaileak ez du inolako dudarik, azkenean herritarrei kontsulta egin beharko zaiela.
ETAren inguruan politikariek atzo egindako adierazpenen aurrean, "gezurretan" ez aritzeko esan die Otegik. Izan ere, politikari gehienek ETArengandik espero duten bakarra bera desagertzea dela esan zuten.
Irlandan horrelako adierazpenik ez duela inork egin azpimarratu du Otegik, eta han egin zen bezala, "denon arteko" elkarrizketaren bidez egin behar dela konponbiderako bidea.
Politika
Otegi: "Irlanda eredu bezala ikusten da hemen, baina ezer gutxi ikasi da handik"
Batasunako bozeramaile Arnaldo Otegik salatu duenez, "hemen Irlanda eredu bezala ikusten da, baina handik ezer gutxi ikasi da". Han egin zen bezala, elkarrizketa politikotik abiatu behar da konponbiderako bidea Euskal Herrian ere, Otegiren iritzian. "Han inork ez zuen esaten IRArengatik espero zuten bakarra bere desegitea jakinaraztea zela". Politikariei "gezurretan" aritzea leporatu die, eta esan duenez, "mundu guztiak daki gatazka politikoaren eta armatuaren amaiera denon artean bilatutako konponbide batetik etorriko dela". Jendaurrean gutxiago eztabaidatu, eta momentu hau gatazka konpontzeko baliatzeko deia egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu