POLITIKA

Otegi proposatu dute Sortu zuzentzeko

Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramaileak esan du Sortu eratzeko prozesuan "dozenaka" hautagairen alde bozkatu dutela, Otegi tartean.

2013ko urtarrilaren 19a
15:13
Entzun

Sorturen eratze prozesuan parte hartzen ari diren hainbat pertsonak Arnaldo Otegi proposatu dute alderdia zuzentzeko, nahiz eta ezker abertzaleko buruzagia espetxean egon. Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramaileak Europa Press berri agentziari azaldu dionez, "dozenaka" hautagairen alde bozkatu dute herriz herri eta auzoz auzo egiten ari diren batzarretan, eta horien artean ageri da Otegi.

"Batzarretan proposatu diren dozenaka izen ditugu dagoeneko. Horien artean nabarmentzen direnetako bat da Arnaldo Otegi", esan du Ugarteburuk. Zehaztu du oraindik ez dutela bozketarik egin, hori otsailean egingo dutela, eta izendapena Sorturen eratze kongresuan egingo dutela.

Ugartebururen hitzetan, alderdiaren eratze prozesuan parte hartzen ari direnek nahi dute Otegik Sortun "arduraren bat" izatea. "Naiz eta jakin hori oraingoz ez dela posible, modu sinbolikoan, haren izena jari dute", azaldu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.