EUSKAL HERRIA

Otegi zigortzeak Espainiaren "ahultasuna" adierazten duela uste du ezker abertzaleak

BECen EH Bilduk larunbatean egin zuen ekitaldirako adierazpen bat grabatu zuen ezker abertzaleko buruak, eta, horregatik, komunikazioak eten dizkio Espainiako Espetxe Zuzendaritzak.

2012ko urriaren 15a
11:42
Entzun

Arnaldo Otegiri Logroñoko espetxean komunikazioak eten izanak "baieztatu" egiten du Espainiaren "ahultasuna", ezker abertzalearen iritziz: "[Espainiak] Eztabaida politikoari ihes egiten dio, bere burua galtzailetzat duelako".

Hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia egin zuen EH Bilduk larunbatean Barakaldon, eta Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiak grabatutako mezu bat entzun zen bertan. Horregatik ezarri dio zigorra Espainiako Espetxe Zuzendaritzak. Ez dute zehaztu noiz arte eten dioten komunikazioa, baina bisitak eta gutunak galarazi dizkiote.

Ezker abertzalearen arabera, zigor horrek adierazten du Espainiak Euskal Herriarentzat duen "argudio eta eskaintza politiko falta", eta, horregatik, "ukazioarekin, blokeoarekin eta giza eskubideen urraketarekin" erantzutea egotzi dio ezker abertzaleak estatuari.

Atzo goizean joan zitzaion bikotekidea bisitan Otegiri, baina galarazi egin zuen Logroñoko espetxeko zuzendaritzak.

 



 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.