Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Salako 4. ataleko epaimahaiak gaur plazaratu du Otegiren epaiketako epaia. Ezinbestean, absolbitu egin dute Batasuneko buruzagia "terrorismo goratze" delitutik, baina azpimarratu dute zigortzeko "behar adina froga" bazegoela, eta Fiskaltzak karguak atzera bota izanak eragotzi zuela zigorra. "Fiskaltzak, parte akusatzaile bakarrak, egindako saioaren ondoren akusazioa bertan behera utzi izanak, akusatzeko printzipioak aintzat hartuta absoluzioa ez den beste ebazpenik ematea galarazten dio epaimahari", dio hitzez hitz Fernando Bermudez, Carmen Gonzalez eta Juan Francisco Martel epaileen epaiak.
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, berriz, "haurren kasketalditzat" jo du epaia, eta epaimahai batentzat "desegokia" dela halakorik ebaztea iritzi dio. Auziari lotuta, Otegiren kasuan tribunalak gertatukoaren ordez pertsona epaitu duela azpimarratu du.
Politika
Otegi zigortzeko "behar adina froga" zegoela ebatzi du epaimahaiak
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, berriz, epaimahaiaren "kasketalditzat" jo du epaia. Fiskaltzak Arnaldo Otegiren kontrako akusazioak bertan behera utzi zituen herenegun, "terrorismoa goratzeagatik" epaitu zutenean. Ondorioz, absolbitu egin behar izan zuen epaimahaiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu