Iruñean emandako prentsaurrekoan Batasuneko eledunak azaldu duenez, Anoetako proposamena mugarri izan da. Batasunak ezker abertzale osoaren izenean Orain herria, orain bakeaekarpena aurkeztu zuenetik urtebete pasatu denean Batasunak han proposatutakoa gizarteak onartu egin duela uste du Otegik, eta hori baikorra dela dio.
Nolanahi ere, momentua arriskuez eta aukerez betetakoa dela esan du. Bere iritzian, arriskuak hiru dira: "Estatuen errepresio estrukturalak" bere horretan jarraitzen duela batetik. Horren erantzule jo duen Espainiako Gobernuari heldutasun falta egotzi dio, beraz. Bestetik, autonomismoa berresteko tentaldiak daudela ere esan du. Batasunaren iritzian, horixe da gainera "alderdi batzuen asmoa". Hirugarren arrisku gisa "su-etenaren inguruan dauden espekulazio etatoxikazioak" jarri ditu.
Horregatik guztiagatik, ardurarekin jokatzeko eskatu du. Gogorarazi du, oraindik bake prozesua ez dela hasi eta aurreko fasea dela hau, hain justu bake prozesurako oinarriak adosteko fasea.
urtebete 'Orain herria orain bakea' proposamenak
Otegik dio "aukera handiak" daudela, eta baliatu egin behar direla
Gaur bete da urtea Batasunak Donostiako Anoeta belodromoan =iOrain Herria. Orain bakea=i ekaperna aurkeztu zuenetik. Urtebeteren buruan bake prozesu bat abiatzeko "aukera handiak" daudela azaldu du Batasunako bozeramaile Arnaldo Otegik. Aukera horiek baliatu egin behar direla ohartarazi du, izan ere "arrisku handiak" ere bai baitaude, bere irudiko. Arduraz jokatzeko eskatu die, beste behin, alderdi politikoei eta komunikabideei: "herri honetan asko hitz egiten da ezer ere jakin gabe".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu