Otegik "ez luke kartzelan egon behar", Erkorekaren esanetan

2013ko ekainaren 5a
10:22
Entzun

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak Radio Euskadin eginiko elkarrizketa batean esan duenez, Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiak "ez luke kartzelan egon behar". Halaber, gaineratu du haren atxiloketak ez zuela funtsik.

Auzitegi Konstituzionalak atzo erabaki zuen Bateragune auzia aztertu bitartean Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguez ez askatzea. Erabaki horretan arrazoi politikoak ote dauden galdetuta, Erkorekak erantzun du "saihestezina" dela "garrantzia politiko handiei" buruzko erabaki judizial batzuek "eragin politikoa" izatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.