euskal herria

Otegik eztabaidaren eta parte hartzearen beharra azpimarratu du "gaurko egoera zuzentzeko"

Logroñoko espetxetik idatzi du gutuna, otsailaren 22ko datarekin. 867 egun daramatza espetxean.

2012ko otsailaren 28a
20:25
Entzun

Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kideak adierazi du "antolamendua, eztabaida, partaidetza eta alternatiba erradikal, demokratiko eta herrikoia" direla "egungo egoera zuzentzeko" giltza. Logroñoko espetxetik (Espainia) idatzi zuen gutuna  otsailaren 22an. 867 egun daramatza espetxean.

"Babesa eta elkartasuna eskertzeko" idatzi du gutuna, eta gizartean eta politikan "une oso garrantzitsuak" direla azpimarratu du. Ezker abertzalearen lana ere nabarmendu du, eta oraindik "bide luzea" aurreikusten badu ere, "helburuetako bakoitza lortzera" helduko direla uste du.

"Gure herri eskubideak ukatzen dituztenek eta lurbira osoa eta gizateria heriotza energetiko, klimatiko eta sozialaren ertz-ertzean jarri dutenek sinetsarazi nahi digute euren esku dagoela sortu dituzten arazoen irtenbide zuzenerako giltza", gaineratu du Otegik.



 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.