KONPONBIDE PROZESUA

Otegik ukatu egin du alderdi berria aurkeztuko dutela irailean

Arnaldo Otegi Batasunako bozeramaileak ezeztatu egin du izen berriko beste alderdi bat sortuko dutela. Azken egunetan hedabide eta alderdi politiko batzuetako ordezkari batzuk Batasunak beste alderdi bat sortzeko asmoa duela esan dute. Otegik aukera hori gezurtatu du guztiz. "Ez dela egia" azpimarratu du eta "errespetua" eskatu du Batasunarentzat gaur goizean Herri Irratian egin dioten elkarrizketan.

2006ko uztailaren 12a
16:17
Entzun
Une honetan Batasunaren lehentasuna ez dela ilegalizazioaren arazoa konpontzea esan du Otegik. Bestalde, "elkarrizketa politiko baterako" Batasunaren aurkako neurriak alde batera uzteko eskatu du. "Ezin da konponbide prozesurik egon, prozesuaren alde bat zapaltzen jarraitzen badute", adierazi du Batasuneko bozeramaileak.

Elkarrizketan beste hainbat gai ere jorratu ditu Otegik. Pablo Muñoz eta Jesus Iruretagoienaren atxiloketek "ez dute inolako zentzurik", adierazi du Batasunako bozeramaileak. Estatu espainiarrean "botere judiziala" eta botere politikoa oso loturik daudela nabarmendu du. Izan ere, "denok dakigu Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko kideak alderdi politikoek hautatzen dituztela", esan du Otegik.

Gara-k kaleratu zituen adierazpenen harira ez duela horren berri adierazi du Otegik. Espainiako Gobernuak eta ETAk bi aldeen konpromisoak eta prozesuari begirako bermeak jasoko lituzkeen akordioa itxi zutela iragan otsailean, kaleratu zuen Gara egunkariak asteleheneko alean. Akordio horren harira iritsiko zen erakunde armatuak iragan martxoaren 22an su-eten iraunkorraren iragarpena egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.