"Parte hartze politikoaren eta askatasunaren alde" antolatutako ekitaldi bat egingo dute larunbatean Reusen (Katalunia), eta bertan Arnaldo Otegi izango dute gogoan. Ezker abertzaleko buruzagi historikoa aske geratzeko sei egun falta direla iragarri dute CUPek eta CATmonek.
Ekitaldia larunbat eguerdian egingo dute, Casal Despertaferron, eta bertan parte hartuko dute, besteak beste, Sortuko kide Pernando Barrenak eta Txelui Morenok.
Euskal Herrian ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte ezker abertzaleko buruzagi historikoa aske geratzen denerako. Besteak beste, datorren asteartean Elgoibarren, espetxetik irten berritan; eta martxoaren 5ean, Donostiako Belodromoan. Ordea, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak, Carlos Urkijok, biak debekatzeko eskatu du, "terrorismoa goratu" daitekeela argudiaturik.