Arnaldo Otegi

Otegiren aldeko kanpainan diru bilketa antolatu dute kantua eta bideoklipa egiteko

[youtube]https://youtu.be/RqwVwFJ14AY[/youtube]

2016ko urtarrilaren 5a
14:24
Entzun

Euskal Herriko hainbat musikari eta artista batu, eta kantua osatu dute Free Otegi- Free Them All kanpainaren barruan. Abestia grabatu eta bideoklipa osatzeko diru bilketa abiatu dute Karena.eu atarian. 9.000 euroko laguntza lortu nahi dute, eta batuta dituzte 4.000 eurotik gora.

Abestiaren konpositore eta produkzio lanetan, Joserra Senperena arituko da. Edorta Jimenezek egingo du letra, eta honako abeslariak elkaruko dira kanturako: Sorkun Rubio, Furia, Ines Osinaga (Gose), Maite Arroitajauregi (Mursego), Joseba Tapia, Francis Diez (Doctor Deseo), Niko Etxart, Unai Iturriaga, Aitor Gorosabel (Su Ta Gar), Asier Serrano, Jon Gurrutxaga, Uxue Alberdi, Petti, Oier Aranzabal (Lou Topet), Xabi Solano (Esne Beltza). Musikari lanetan, Rafa Rueda, Karlos Aranzegi, Migel Artieda eta Iñigo Egia elkartuko dira.

"Euskal Herriko bazter guztietan entzungo den abesti bat osatzea eta mundu osoan ikusiko den bideoklip bat sortzea" dituzte helburu, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.