Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskal Blanca Rodriguezek Arnaldo Otegiren aurkako diligentzia berriak egiteko agindu du, Jose Maria Sagardui euskal presoari2005eko uztailaren 9an egindako omenaldiagatik «terrorismo delitua» inputatzea erabaki aurretik. Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Andreuk Otegiren aurkako akusaziorik egiteko asmoa ote zuen galdetu zion duela aste batzuk fiskalari, eta hark atzo erantzun zion.
Aurretiazko dilijentziak sumarioan bilakatu ez direnez, ez da zertan Otegi auzipetu behar, eta beraz, fiskalari dagokio erabakitzea akusazioa egiteko zantzu nahikorik dagoen ala ez.
Otegiren aurkako diligentzia berriak egiteko eskatu du fiskalak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu