Datorren asteazkenean epaituko dute Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramailea Espainiako Auzitegi Nazionalean, 2001ean Olaia Kastrexanaren hiletetan "terrorismoa goraipatu" zuelakoan. Auzitegi Nazionaleko 4. Zigor Salak atzera bota du gaur plazaratutako auto baten bidez epaiketa atzeratzeko defentsaren eta fiskalaren eskaera.
Izan ere, auzi horretan Otegi ez ezik Jon Salaberria eta Araitz Zubimendi egon dira auzipetuta, eta ez zegoen argi kasu horri dagokionez zein zen haien egoera prozesala. Hori argitu arte eskatu zuten atzera defentsak zein fiskalak.
Gaur plazaratutako autoaren bidez, Salaberria "auziari ihes eginda" dagoela erabaki du Auzitegi Nazionalak, eta halakotzat hartuta epaitzea erabaki du. Zubimendi, berriz, arrazoi horregatik beste prozedura batean epaitu zutela ebatzi du.
Otegi eta Salaberria dagoeneko epaitu zituzten orain egozten dizkieten delituengatik EAEko Auzitegi Nagusian. 15 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten Otegiri, eta Salaberria, ostera, errugabetu egin zuten. Otegiren defentsak helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Gorenean, eta epaitegi horrek EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakia indargabetu eta epaiketa errepikatzeko agindu zuen. Bitarte horretan Eusko Legebiltzarreko kide izateari utzi zioten biek, eta EAEko Auzitegi Nagusiaren eskumenetik Auzitegi Nazionalera igaro zen auzia.
Politika
Otegiren aurkako epaiketa atzeratzea ez du onartu Auzitegi Nazionalak
Horrenbestez, datorren asteazkenean, hilaren 21ean epaituko dute, Olaia Kastrexanaren omenaldian "terrorismoa goraipatzea" egozita. Defentsak ez ezik, fiskalak ere eskatu zuen epaiketa atzeratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu