Otegiren aurkako neurriak atzera botatzeko eskatu dute

Logroñoko espetxera jo dute EH Bilduko zortzi kidek, baina zuzendaria ez da elkartu haiekin; gutun bat bidaliko diote

Garikoitz Goikoetxea.
2012ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Arnaldo Otegiren aurka hartutako neurriak bertan behera uzteko eskatzera joan ziren EH Bilduko zortzi ordezkari atzo Logroñoko kartzelara, Espainiara. EH Bilduren ekitaldi batean Otegiren hitzak zabaldu zituzten, eta kartzelak zigortu egin du Otegi; komunikazioak eten dizkiote, besteak beste. Neurri horiek bertan behera uzteko eskatu nahi zioten espetxeko zuzendariari, eta artxibatzeko Otegiren aurka zabaldutako zigor txosten. Zuzendariak, ordea, uko egin zion EH Bilduko ordezkariak hartzeari. Horrenbestez, eskutitz baten bitartez helaraziko dizkiote eskari horiek.

Otegiri berari egindako elkarrizketa bat kaleratu zuen atzo Mexikoko La Jornada egunkariak. Elkarrizketaren aldeko mezua zabaldu du Otegik erantzunetan. Biharko hauteskundeak igarota «elkarrizketa nazional zabal bat» sortu behar dela adierazi du. Independentziaren bidea hartzea ezinbesteko jo du, «gizarte eredu aurreratua lortzeko». EAJrekin «akordiorako aukerak» badaudela uste du. Gatazkari «soluzio demokratikoa» emateko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.