GUTUN AURRERAPENA

Otegirentzako hitzak

Josep Lluis Carod Rovira Kataluniako Generalitateko lehendakariordearen gutuna argitaratuko du bihar BERRIAk.

2010eko irailaren 18a
18:41
Entzun
Honatx, aurrerapen gisa, Josep Lluis Carod Rovira Kataluniako Generalitateko lehendakariorde eta ERCko presidente ohiak BERRIAri helarazitako gutuneko esan batzuk:

- "Kaixo, Arnaldo [Otegi]. Aspaldian ez dugu elkarrekin hitz egin, baina nago bidali dizkizudan mezuak iritsiko zitzaizkizula zure behin-behineko kartzelaldi luze eta absurdo horretan".

- "Inoiz baino gehiago, politikarako ordua da, ausarten ordua. Eta zu politikari eta pertsona ausart bat zara, ideiak argi dauzkazuna. Iritsia da egiaren ordua, ordurik erabakigarriena, inolako anbiguotasunik gabe adierazteko pentsatzen duzuna, hauxe baita, badakit: gatazka politikoak politikaren bidetik bakarrik konpon daitezkeela, prozedura bakezaleen bidetik, bozen bide demokratikotik, eta emaitzak onartuta".

- "Beti izan diot arbuio etiko bat indarkeriari, nola uniformedunari, hala klandestinoari. Jende gehiegi geratu da bidean, Espainiako batasunaren izenean nahiz Euskal Herriaren independentziarenean. Eta ez dauka inolako zentzurik beste bizi bat bera ere galtzerik. (...) Ez du biltzen kausa independistarekiko jarraitzailerik, aurkariak baizik".

- "Atzean utzi behar dira iraganeko desadostasunak, eta energiak eta itxaropenak batu, etorkizuneko bat-etortzeetarako. (...) Bigarren indar politiko euskalduna izan daiteke ezker independendista bateratua".

---

Oharra. Artikulu honetan Kataluniako Generalitateko lehendakariordeak iritzi pertsonala ematen du, ez karguari dagokiona.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.