Fiskaltzaren iritzian, "adierazpen askatasunaren mugak gainditu" zituen Otegik, Espainiako Erregea ezin da beste kargu publikoen pare jarri, eta Otegik esandakoak "faltsuak" dira. Beraz, fiskalaren iritzian, zigortu egin behar da Batasuneko bozeramailea.
Defentsako abokatu Jose Goirizelaiak, berriz, zera esan du: Espainiako Erregea beste kargu politikoak bezala "politikoki kritikagarria" dela. Horregatik, Otegi libre uzteko eskatu du.
Euskaldunon Egunkaria-ren itxieraren harira, polizia operazio hartan atxilotuek salatutako torturengatik egin zituen adierazpenak Batasuneko bozeramaileak. Atxilotuengatik kezka handia zegoen Euskal Herrian. Martxelo Otamendik Soto del Realetik irtetean egindako adierazpenek areagotu egin zuten kezka hura, torturak salatu baitzituen. Salaketa horien hurrengo egunean, otsailaren 26an, prentsaurrekoa eman zuten Batasuneko zenbait buruzagik; Otegi ere bertan zen. Egun berean, Juan Carlos Borboikoa Espainiako erregea Euskal Herrira etorri zen, Bizkaiko Itsasadarreko zentral elektrikoa inauguratzera. Harrera Juan Jose Ibarretxe lehendakariak egin zion. Testuinguru horretan, Otegik honakoa esan zuen: "Nola liteke errege espainiarrarekin argazkia ateratzea, hura Armada espainiarraren buru nagusia, torturatzaileen arduraduna izanik?". Adierazpen horiek eraman zuten Otegi epaitegira.
POlitika
Otegiri 15 hilabeteko espetxe zigorra ezartzeko eskatu du fiskalak
Espainiako Auzitegi Gorenean epaiketa egin diote gaur Arnaldo Otegi Batasuneko eledunari. Erregea iraintzea leporatuta epaitu dute, =iEuskaldunon egunkaria=i itxi zutenean egin zituen adierazpen batzuengatik. EAEko Auzitegi Nagusian ere epaitu zuten Otegi auzi beragatik, eta han errugabe jo zuten. Baina, Fiskaltzak Kasazio helegitea jarri du Auzitegi Gorenean, eta gaur berriz epaitu dute. Fiskalak 15 hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Otegirentzat, eta defentsak zigorrik ez jartzea galdegin du. Epaileak erabakia hartzea falta da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu