POLITIKA

Otegiri bisita egin dio ELAko ordezkaritza batek

Adolfo Muñoz eta Amaia Muñoa izan dira ezker abertzaleko buruzagiari bisita egiten Logroñoko espetxean.

Amaia Muñoa eta Adolfo Muñoz. GAIZKA IROZ
2015eko apirilaren 12a
09:15
Entzun

Otsailean ziren ELAko ordezkariak Arnaldo Otegiri bisita egitekoak, baina bisitaren berri publikoki emateagatik, ukatu egin zietien.

2009ko urrian eginiko "atxiloketa bidegabeak" salatu ditu ELAk. Bertan atxilotu zituzten Otegiz gain, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto. Operazio hura orduko Espainiako Barne ministro Alfredo Perez Rubalcabaren "bultzada politikoagatik" egin zituztela uste du sindikatuak.

Bostak aske uzteko eskatu du ELAk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.