Baldintzapean aske uzteko Espainiako Estatuaren mugetatik irtetzeko debekua ezarri zien Fernando Grande Marlaska epaileak martxoaren 9ko lanuzte eta mobilizazio eguneko gertakariengatik auzipetutako ezker abertzaleko buruzagiei.
Arnaldo Otegi eta Pernando Barrena Batasuneko buruzagiek zein Rafa Diez LABeko idazkari nagusiak baimena eskatu zioten muga horietatik kanpo irtetzeko: lehenengo biek Sinn Feinek Irlandan antolatutako jardunaldi politiko batzuetan parte hartzeko, eta Diezek Atenesera, Europako Gizarte Forora, joateko.
Otegiri eta Barrenari galarazi egin die berriro Espainiako Estatutako mugetatik irtetzea. Grande Marlaskaren arabera, Batasuneko buruzagi bi horiek ihes egiteko arriskua dago, eta, gainera, "Batasunaren, legez kanpoko erakunde baten" ordezkari joan behar zuten Irlandara.
Diezi, ordea, eman egin dio Atenasera joateko baimena. Kasu horretan Grande Marlaskak ez du ikusi iheserako arriskurik, eta LAB legezkoa dela nabarmendu du.
Auzitegi Nazionala
Otegiri eta Barrenari Irlandara joatea galarazi die Grande Marlaska epaileak
Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak ukatu egin die Arnaldo Otegi eta Pernando Barrena Batasuneko buruzagiei Irlandara, Sinn Feinek antolatutako ekitaldi politiko batzuetara, joateko baimena. Aldiz, Rafa Diez LABeko idazkari nagusiari Atenasera, Europako Gizarte Forora, joateko baimena eman dio. Grande Marlaska epaileak fiskalaren irizpidearen kontra hartu du erabakia, baimena hiruei ematearen alde agertu baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu