ETAren agiria

Otsailaren 16tik honako bederatzi atentatu bere gain hartu ditu ETAk

Gara.net-era igorritako agiri batean jaon den otsailaren 16tik hona burututako bederatzi atentatu bere gain hartu ditu ETAk. Era berean, martxoaren 3an Aranjuezko espetxean (Madril, Espainia) hil zen Roberto Sainz euskal presoaren senideei doluminak helarazi dizkie ETAk.

2006ko martxoaren 20a
20:15
Entzun
ETAk GARAra bidali duen agirian bere gain hartzen dituTrapagarango (Bizkaia) Enrique Otaduyeta Boluetako (Bizkaia) Barrenechea Goiri enpresen aurka lehergailuz egindako erasoak. Baita Mungiako (Bizkaia) Bake Epaitegiaren aurka egindako erasoa eta Mutrikun (Bizkaia) Espainiako Itsasoko Gizarte Institutuaren aurkakoa ere.Era berean, Espainiako Falangearen Santoñako (Kantabria, Espainia) egoitzan lehergailuz egindako atentatua ere bere gain hartu du ETAk. Azkenik martxoaren 9an Espainiako errepide sareko lau puntutan burututako ekintzak ere bere egin ditu.

Bederatzi atentatuak bere gain hartzeaz gain martxoaren 3an Aranjuezeko espetxean hil zen Roberto Sainz Olmos euskal presoaren heriotzagatik "samina" agertu eta doluminak helarazi dizkiete Sainzen senide eta lagunei.

Igor Anguloren eta Roberto Sainzen heriotzek "euskal preso politikoek egunero sufritzen duten zanpaketa egoera"agerian uzten dutela dio ETAk agirian.Era berean, ETAren hitzetan "politiko-kartzelariek eskuak odolez zikinduak" dituztela erakusten dute bi heriotza horiek.

Hala ere, azpimarratzen du ezker abertzalea ez dela erasoen aurrean "kikilduko":"Oker dabiltza bizi osorako espetxe zigorrak ezarriz, presoak isolatuz eta sakabanatuz, hildako gudarien gorpuak bahituz edota ezker abertzaleko kideak kartzelatuz askapen borroka suntsitzea bilatzen dutenek. Oker dabiltza ezker abertzalea kikilduko dela uste dutenek".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.