'18/98 auzia'

Otsailaren 18an manifestazioa egingo du Bilbon 18/98+ lan taldeak

Datorren otsailaren 18an manifestazioa egingo du, Bilbon, 18/98 + lan taldeak. Maite Aristegi plataformako kideak argi azaldu du manifestazioaren helburua zein den: «Bilboko kaleak jendez eta duintasunez bete behar ditugu». Aristegik azaldu duenez, "epaiketa uste baino larriagoa izaten ari da", horregatik defendatu egin behar dira auzipetuen eskubide zibil eta politikoak. Manifestazioa Bilboko Aita Donostia plazatik abiatuko 17:30ean.

2006ko otsailaren 2a
18:11
Entzun
Maite Aristegik azaldu zuenez, orain urtebete Donostiako Kursaalean plataforma aurkeztu zutenean azaldu zuten 18/98 auziaren eta zuzenbide estatuaren arteko harremanean hutsune larriak egon zitezkeela:«Ardura batek bildu gintuen, eta epaiketa uste baino larriagoa izaten ari da». Lan taldeko kidearen arabera, sumarioan dauden lagunei instrukzioak «giza duintasuna» kendu die: «Auzipetuak terrorista bihurtu dituzte aurretiaz. Beraien eskubideak defenditzen ditugun neurrian, sumarioak kendu dien duintasuna bueltatu behar diegu» horrexegatik azpimarratu dute Bilboko kaleak jendez eta duintasunez betetzea izango dutela helburu.

Antolatzaileen arabera, badira 18 arrazoi otsailaren 18an Bilboko manifestaziora joateko. Mariano Ferrer kazetaria ere 18/98 + plataformako kidea da eta honako arrazoiak aipatu ditu, besteak beste, hilaren 18an Bilbora hurbiltzeko:epaiketak ez du betetzen prozesuak eskatzen duen gutxieneko seriotasuna, frogarik gabeko aurre-kondenak legitimatzen ditu, interesaren araberako interpretazioetan oinarrituta dago... Ferrerren iritziz, «epaiketa hau jardunbide juridikoaren kontrako atentatua da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.