Bordeleko Auzitegiak atzeratu egin du Joseba Agudo abokatuaren aurkako Espainiaratze eskaerari buruzko erabakia, epaileak informazio gehiago eskatu baitu. Gaur egin dute auzi saioa, eta epaileak otsailaren 4ra arte atzeratu du.
Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nagusiko epaileak eskatu du abokatua Espainiaratzeko; "iheslarien eta ETAren zuzendaritzaren artean zubi lanak" egitea leporatzen dio. Agudo urriaren 28an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Hendaian (Lapurdi). Egun horretan bertan hark Oiartzunen (Gipuzkoa) daukan bulegoa miatu zuen Guardia Zibilak.
Paueko Auzitegiak duela zenbait aste onartu egin zuen Grande Marlaskaren euroagindu eskaera, baina Maritxu Paulus defentsa abokatuak helegitea jarri zuen Frantziako Kasazio Auzitegian eta honek onartu egin zuen. Gaurko jarri zuten hitzordua.
Paulusek argudiatzen du Auzitegi Nazionalak eskumenik ez duela, Agudori egozten dion delitua ustez Frantziako Estatuan gertatutakoa izango bailitzateke eta ez Espainiako Estatuan.
Ibai Peñaren aurkako epaiketa berriro egingo dute
Ibai Peñak euroagindu epaiketa izan du Paueko Epaitegian eta, oraingoz, Espainiako Estatuari informazio gehiago eskatzea erabaki dute. Otsailaren 2an izango da hurrengo saioa.
politika
Otsailaren 4ra atzeratu dute Joseba Agudoren aurkako auzia
Bordeleko Auzitegiak informazio gehiago eskatu du gaurko saioan. Urriaren 28an atxilotu zuten abokatua, eta Grande Marlaska Auzitegi Nagusiko epaileak hura Espainiaratzeko eskatua du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu