Txetxu Ezkerra otsailean desagertutako Mungiako (Bizkaia) abokatuaren gorpua topatu dute bart Burgosen (Espainia), haitzulo batean.
Gertaerarekin harremana zutelakoan atxilotuta zeuden haren bi anaietako batek atzo aitortu egin zuen bera dela hilketaren egilea, eta gorpua non ezkutatu zuen azaldu zion Guardia Zibilari. Getxoko epaitegian deklaratu zuen, atzo.
Hark adierazi zuenez, bere anaia desagertu zen egunean harekin bazkaldu zuen, lur sail bat erosteko kontratua sinatzeko. Eztabaida izan zuten. Liskarrean ari zirela abokatua lurrera erori zela azaldu zuen, eta buruan kolpea jaso zuela. Horren ondotik ere anaia jotzen jarraitu zuela aitortu zuen.
Ondoren, gorpua zaku batzuekin ezkutatu zuen. Haren arabera, beste anaiak gorpua utzita zegoen etxe batera eramaten eta abokatuaren ibilgailua erretzen lagundu zion; hala ere, argitu du hark ez duela hilketarekin zerikusirik.