Gizartea

Otsoa espezie mehatxatuen katalogoan sartuko du Jaurlaritzak

Otsoen populazioa kudeatzeko plan bat onartu beharko du gobernuak.

Bi otso, artxiboko irudi batean. ANA RETAMERO OLMOS
2018ko urriaren 22a
15:12
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak erabakia hartu du azkenean: desagertzeko arriskuan dauden espezieen EAEko katalogoan sartuko du otsoa. Hala eskatua zion Euskadiko Otsoa Taldeak 2015. urtetik, baina erantzunik jaso ez zuela eta, kexa bat jarri zuen Arartekoan; hala, 2017ko azaroan, auziari buruz ahalik eta azkarrena ebaztea gomendatu zion Arartekoak Jaurlaritzari. Ia urtebete geroago jakinarazi du Ingurumen Sailak otsoa espezie mehatxatuen katalogoan sartzeko prozedura abiatua duela. Horren ondorio nagusia izango da otso kopurua kudeatzeko plan bat onartzea.

Mugimendu ekologistak aspalditik du otsoaren populazioari buruzko kezka. Batez ere, Araban bizi izan da otsoa, baina otso kopurua jaitsiz joan da 1960ko hamarkadatik. Azken erroldek adierazi dute oso populazio murritza dagoela egun: 2016ko hasieran Karrantzan baino ez zuten otsorik atzeman; bi otso talde zeuden han.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.