Otxandioko Udalak herrian baheketa bat egin dadila eskatu dio Jaurlaritzari

Kezkak harturik, udalak adierazi du egoera epidemiologikoa «kontroletik kanpo» dagoela herrian. 100.000 biztanleko intzidentzia tasa metatua 3.000tik gorakoa da.

COVID-19a detektatzeko baheketa Lazkaon (Gipuzkoa), martxo bukaeran. JON URBE, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko apirilaren 22a
15:01
Entzun

Birusaren transmisioari buruzko datuek agerian uzten dutenez, kutsatzeen goraldia nabarmena da Otxandion (Bizkaia): azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko 3.026 pertsonari atzeman diete COVID-19a. Ohar baten bidez, herrian baheketa bat egin dadila eskatu dio udalak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari.

Otxandioko Udalak azaldu duenez, ez da Osasun Sailari neurriak hartzeko galdegiten dioten estreinako aldia. Kutsatzea Aste Santua igaro eta hamabost egunera hasi zen larriagotzen, «kontrolik gabe». Ordutik, gaur argitaratutako oharra barne, udalak beste hirutan eskatu dio Jaurlaritzari neurriak ezartzeko eta «egoera sakonki aztertzeko».

 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.