Otxandion auto istripua izan eta gizon bat zendu da
OTXANDIO. Gizon bat hil zen atzo arratsaldeanBI-623 errepidean, Otxandion (Bizkaia). Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez, bi autok aurrez aurre jo zuten Oletako bidegurutzearen parean. Autoetako bateko gidaria bertan hil zen. Beste autoko gidaria zauritu egin zen, eta Gurutzetako erietxera eraman behar izan zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu