Guggenheim parean, Salbeko zubian zintzilikatuta, 250 metro koadroko pankarta erraldoia zabaldu dute Greenpeaceko ekintzaileek. 07:40an hasi da protesta, eta zazpi orduz eutsi diote. Goiza eman dute zubitik zintzilik, ibaiaren ondotik pasiatzen ari zirenen begiradapean. Arratsaldeko lehen orduan amaitu da protesta.
Ozeanoek axola dute zuen pankartak idatzia, gaur baita Ozeanoen Nazioarteko Eguna. Pankarta handiarekin batera, txikiago batzuk jarri dituzte. Besteak beste, arrantza suntsikorra itsasoetako arazo garrantzitsua dela uste du Greenpeacek.
Ozeanoen nazioarteko egunean Bilboko La Salve zubitik 250m2 pankarta bat zintzilikatzen gaude #losoceanosimportanpic.twitter.com/M2E8vcGjhK
— Greenpeace Euskadi (@GreenpeaceEUS) June 8, 2015
#DíaMundialOcéanos A poc a poc desplegam una pancarta de 250 m #LosOcéanosImportanhttp://t.co/X3CjzEmIVJpic.twitter.com/bNbrAHXsZK
— Greenpeace I.Balears (@GreenpeaceIB) June 8, 2015
Beren datuen arabera, Ozeano Atlantikoko arrainen %40 gehiegi arrantzaten dira, eta egun kontsumitzen den arrain espezietako asko desagertzeko arriskuan daude. Espainiako Gobernuaren arrantza politika Europako beste herrialdeetakoa baino okerragoa dela salatu du.
Arrantza politika ez ezik, kostaldeko eraikuntza politika ere kritikatu du Greenpeacek. Egoera larri horren aurrean, arrantza tradizionalaren aldarria egin du erakunde ekologistak.
Acción/ Seguimos colgados del puente La Salve en Bilbao #LosOcéanosImportanhttp://t.co/MRmGPnkIcM#DíaMundialOcéanospic.twitter.com/MUIpomFZF5
— Greenpeace España (@greenpeace_esp) June 8, 2015
Ertzaintza inguruetan ibili da, baina ez du ekintzaileen kontra egin.