Udal hauteskundeak

Pablo Azkona da Nafarroako herri eta kontzeju federazioko presidente berria

Lodosako alkate da Azkona, EH Bildukoa, eta 833 boto lortu ditu. Haren atzetik geratu dira Raquel Garbayo Cintruenigoko alkatea eta Francisco Javier Perez Ollarango alkatea, 242 botorekin lehena eta 84 botorekin bigarrena.

Pablo Azkona Lodosako udaletxeko plazan. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
Berria
2015eko urriaren 3a
11:03
Entzun

Azkonak Berriozarko Batzarrak babestuta aurkeztu du bere burua presidente izateko. Batzar hori aurreko legealdian sortu zen, Nafarroako tokiko administrazioaren legearen erreforma tokiko erakundeen parte hartze handiagoarekin aurrera eramateko asmoz.

Garbayo eta Perez automatikoki aukeratu dituzte lehen eta bigarren presidenteorde. Nafarroako herri eta kontzejuen federazioaren estatutuek baitiote aukeratuak ez diren hautagaiek postu horiek izango dituztela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.