Pablo Ibar berriro ez epaitzea ebatzi du Broward Countyko auzitegiko (AEB) Jeffrey Levenson epaileak. Hori eskatu zion Ibarren abokatu Benjamin Waxmanek epaileari 2009ko apirilean, baina, erabakia hiru aldiz atzeratu ondoren, ezezkoa eman du epaileak.
1994an hiru pertsona hiltzea egotzita, heriotza zigorra ezarri zioten Ibarri 2000. urtean. Hilketa gertatu zenean bideoz hartutako irudi batean akusatua ageri delakoan jo zuten erruduntzat, baina irudikoa Ibar ez dela azaldu zuen aditu batek, eta haren testigantza aintzat hartzeko eskatu zion defentsak epaileari. Levensonen arabera, aditu hori ez dago «nahikoa gaitua», eta, beraz, ez du kontuan izan hark esandakoa.
Epailearen erabakia dela-eta atsekabea azaldu du Waxmanek, eta iragarri du helegitea jarriko duela Floridako Auzitegi Nagusian.
Pablo Ibarren epaiketa berriro egitea baztertu egin du epaileak
Ibarren abokatu Benjamin Waxmanek iragarri du helegitea jarriko duela Floridako Auzitegi Nagusian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu