Operazio Poliziala

Pablo Muñozek bihar deklaratuko du Garzonen aurrean

Noticias taldeko egunkarietako zuzendaria, Pablo Muñoz bihar eramango dute Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen aurrean deklaratzera. Espainiako Poliziak galdeketa egiteko duen inkomunikazio epea agortzea erabaki du. Atzo iluntzean ETAren finantzaketa sarearekin lotura izatea egotzita Zumaian atxilotu zuten bigarren laguna aske utzi zuen epaileak. Jesus Iruretagoiena bi ordu inguruz aritu zen deklaratzen. Muñozen abokatuak espero du epaileak irizpide berak mantentzea Noticiaseko zuzendariarekin.

2006ko uztailaren 13a
16:24
Entzun
Fiskalaren irakurketa aintzat hartuta, Iruretagoiena aske uztea erabaki zuen Garzonek. Juan Antonio Garcia Jabaloy fiskalak ez zuen inolako neurririk eskatu Iruretagoienaren aurka. Garzon epaileak, baina, Iruretagoienaren aurkako inputazioa mantendu du sumarioan. Astero sinatzera joan beharko du, eta Espainiako Estatuaren mugetatik ezingo du atera epailearen baimenik izan gabe.

Gaur edo bihar Muñozen txanda izango da. Atzo eguerdian ere eraman zuten Muñoz Auzitegi Nazionalera. Orduan deklaratu behar zuela zabaldu zuten agentziek, baina gerora jakin zenez, tramite hutsengatik eraman zuten; poliziek atxilotuaren etxea miatzean atzeman zuten ordenagailuaren disko gogorrari prezintua altxatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.