Ertzaintzak Laudion (Araba) ere egin du gaur beste atxiloketa bat: Pablo Ussia atzeman du, zigorra betetzeko falta zaizkion hiru hilabeteak kartzelan egin ditzan. 16:00etan lantokira joan zaizkio ertzainak eta atxilotuta Langraitz (Araba) espetxera eraman dute.
Ussia 1997ko otsailaren 15ean atxilotu zuen Ertzaintzak, Bilbon, HBko Mahai Nazionalaren kartzelatzea salatzeko manifestazioan. Hiru urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra jarri zion epaileak. Geroago, epaiketan inputatuen berme prozesalik izan ez zela-eta, libre utzi zuten, espetxean hiru urte eta erdi egin ostean.
Gaur 20:00etan manifestazioa egingo dute Laudion, plazatik abiatuta.
Atxiloketa
Pablo Ussia atxilotu du Ertzaintzak Laudion, zigorra betearazteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu