Sinn Feinek atzo alderdiaren Kongresu Gorenean Ipar Irlandako Polizia Zerbitzua (PSNI) eta Justizia onartu zituen, eta Ipar Irlandako Alderdi Unionista Demokratikoko (DUP) buru Ian Paisleyk esan du bake prozesuarentzat "aurrerapausoa" dela. "Aurrera egin dugu, ez dut ukatuko hori. Orain dela 20 urte esan izan balidate hori gertatuko zela, barre egingo nukeen". Lehen aldiz onartu dute Ipar Irlandako Polizia.
DUPek baldintza hori jarria zeukan Sinn Feinekin batera Ipar Irlandako Gobernua osatzeko. Dena den, orain hori "ekintzekin erakusteko" eskatu die Paisleyk. Hain zuzen, DUP bera da alderdirik bozkatuena eta Sinn Fein bigarrena.
Saint Andews akordioaren arabera, martxoaren 26rako gobernua martxan jarri behar dute berriro.
Ipar Irlanda
Paisleyren ustez, "aurrerapausoa" da Sinn Feinek Ipar Irlandako Polizia onartzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu