Azkenean, alarma faltsu bat izan da, baina gaur goizean Olagibel kalea moztu eta PPren egoitzaren eraikina hustuarazi egin dute alderdi popularraren egoitzara iritsi den pakete susmagarri baten eraginez. Protokoloa desaktibatu da eta trafikoa normaltasunera itzuli da dagoeneko. Javier de Andres Arabako PPren buruak adierazi du susmoak piztu dituen paketea liburuz beteriko kaxa bat besterik ez zela.
Ertzaintzaren artezilariek aztertu dute paketea, lehergailurik ote zuen aztertzeko. Goizeko 08:40ean jaso dute paketa susmagarria, eta igorlearen izen-deiturarik gabe iritsi delako deitu diete PPren segurtasunerako arduradunek Ertzaintzari.