ekialde hurbila

Palestinako Gobernuarentzako laguntzak eten ditu Europako Batasunak

Europako Batasunak (EB) palestinarrentzako laguntzak etetea onartu du gaur. Hamas Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduak zuzentzen duen Palestinako Gobernuari emanten zaion laguntza behin behinean eteteko erabakia hartu dute Europako Batasuneko Atzerri ministroek. Europako Batasunak Hamasek indarkeria bazter dezan nahi du baita Israel onar dezan ere. Hamasentzat EBk hartutakoa "erabaki okerra eta bidegabea da".

2006ko apirilaren 10a
17:38
Entzun
Europako Batasuneko Atzerri ministroen helburua zehatza da. Batetik Hamasen gobernuak Israel onar dezan nahi du eta era berean indarkeriari uko egin diezaiola. Gainera bake akordioak onartzeko eskatu dio Palestinako Gobernuari.

Palestinako Gobernuaren ustez EBko ministroen kontseiluak PAN Palestinako Aginte Nazionalari diru laguntzak eteteko hartu duen erabakia ez da zuzena: "Erabaki okerra eta bidegabea da, palestinar guztien aurkako eraso kolektiboa da euren eskubide demokratikoa erabiltzeagatik", adierazi du Gazhi Hamad PANeko bozeramaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.